Herri Urrats 2019 jaialdiko bideoklipa

En Tol Sarmiento taldeak maiatzaren 12an Senperen izango den Herri Urrats 2019 jaialdiko abesti ofiziala eta bideoklipa egin ditu.

Seaskak aurten, 50 urte egin ditu eta antolakuntzak eta En Tol Sarmientok Iparraldeko ikastolen federazioak egindako ibilbide luzea oroitarazteko, bideoklipa dugu gaur aurkeztu dutena.

Aurtengo Herri Urratseko leloa  LK izango da eta honen esanahia “eleka” izanik (elekatu = mintzatu = hitz egin).

Abestiaren konposizioa eta musika En Tol Sarmientok egin ditu, hitzak eta kolaborazioa Maddalen Arzallusek, konponketak, ekoizpena, grabaketa eta masterizazioa DeepSodak eta bideoklipa Taomek egin du.

You may also like

Page 2 of 55

Zabaldu: