Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Posted on 2021-12-15 by KulturSharea

Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die.

Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak.

Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu argitaletxeko kideek, Astobizak ezin izan baitu bertan egon.

Lan honetan, Federicik azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die, feminismoaren hainbat konturen inguruan gogoeta egiteko asmoz. Orotara, hiru hitzaldi eta zazpi artikulurekin osatu du saiakera. Unzuk azaldu duenez, liburuan gai asko jorratzen dira: “badira lau atal eta hamar kapitulu aldi berean, eta bertan medikuntza arrazak, kutsadura, lurra, elikadura, psikologia, feminismoa, askapena, ekoizpena, antzezpena, ugaltzea, suizidioa, gorputzaren gaineko kontrola… aztertzen ditu”. Unzuren hitzetan, baina, haustura bat dago liburu honen eta bere aurreko lanen artean, “Federicik argitaratu zuen lehen liburua Etxeko lanen kontrako soldata liburua izan zen eta taldean idatzi zuen. Lan kolektibo horren ondoren, bakarkako bideari ekin zion. Hortik etorri ziren Caliban eta sorgina (2004), Iraultza zero puntuan (2012), Soldataren patriarkatua (2017), Mundua berriz liluratuz (2018) eta Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria (2018). Bere liburu bakoitzean lanketa eta ikuspegi desberdinak ekarri ditu: ikerketa historikotik hasita, abagunea aztertzeko testu militanteen bildumetara eta lan mardulen eguneraketara”.

Etxartek azaldu duenez, “liburu honetan Silvia Federici berantiar bat dugu eta horrek esan nahi du ausartuko dela ordura arte ausartu ez den gaiak jorratzen, gaur egun eztabaida sutsuak pizten dituzten gaiak, prostituzioari, ugalketa subrogatuari dagozkionak, baina ausartzen da baita ere inoiz ez bezala, 1990eko hamarkadatik egin diren Freud, Foucault edota Butlerren irakurketak zalantzan jartzen”.

You may also like

Ensemble 0 taldeak ‘Pozgarria da’ kanta eta bideoklipa aukeztu ditu
Posted on 2021-11-09 by KulturSharea
Ensemble 0 taldearekin musika garaikideak beste zentzu bat hartzen du. [...]
Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-02 by KulturSharea
Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador [...]
Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak
Posted on 2021-10-21 by KulturSharea
Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du [...]
Zea Mays taldeak ‘Kemena’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-09-24 by KulturSharea
Izen bereko EP-a kaleratu du talde bilborratak, 'Inondik Inora' [...]
Nøgen taldeak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 1ean, Bilbon
Posted on 2021-09-23 by KulturSharea
Urriaren 1ean Nøgen taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du Bilbao [...]

Page 19 of 57

Zabaldu: