Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Posted on 2020-10-29 by KulturSharea

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa ageri da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan.

Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Durangoko Azoka heltzeko, eta gaur kulturaren plazak edizio honetako spota aurkeztu du. TaupaDA! da aurtengo leloa, eta bideoak ere ideia horrekin jolastu nahi izan du: “ez dadila euskal kulturaren taupada eten!”

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa ageri da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. “Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun… Eta, bat-batean, taupada bat; eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena. Tau pa DA!”.

Bideoan agertzen den dantzaria Eneritz Zeberio ondarrutarra da, eta Ane Pikazak edizio honetako kartelaren egileak sortutako ilustrazioak agertzen dira. Iragarkia Atxondoko Martzana auzoan grabatu du Sorland agentziak.

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra antolatuko da. Salerosketa www.durangokoazoka.eus webgunean sortuko den denda birtualean egingo da, eta bertan erosi ahal izango dira Landako gunean egon ohi diren produktuak: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, papergintza… Horrez gain, egitarau presentziala ere izango du Durangon, Plateruenan eta Landakon bertan. Ikuskizunek edukiera mugatua izango dute eta aldez aurretik erreserba egin beharko da, azaroan irekiko den izen-ematean.

You may also like

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]
Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]

Page 19 of 60

Zabaldu: