Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik dagoela frogatu eta ospatzeko bi kantuz osatutako single berria argitaratu zuen joan den abenduan, Lera izenpean. Iraganaren etorkizuna da lan horrek biltzen duen kantuetako bat eta orain, irudiz lagunduta, bideoklip batean aurkeztu dute. Maialen Belaustegi aka Dodoma artista eibartarrak ondu du pieza.
Bi hamarkada hauek oharkabean pasatu direla aitortu du taldeak eta hainbeste denbora elkarrekin egoteko, proiektuarekiko duten grina eta pasioagatik izan dela azpimarratu dute. “Beste mila gauzari eskainiko ez geniokena taldeari eskaintzen diogulako, eta ez eskaini bakarrik, eman ere bai. Gure erreferentzia zena, ia guztiaren gainetik, gure lehentasuna bilakatu da. Inoiz bizi beharreko beste bizipen batzuk galdu baditugu, askotan, Kokeinengatik izan da. Eta horregatik, 20 urteak betetzen ditugun honetan, bi abesti berri prestatu ditugu. Irabazi dugun guztia ospatzeko.”
You may also like
![Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak](https://img.youtube.com/vi/hgNvMVmke9s/mqdefault.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![Mikel Etxaburu idazle bizkaitarrak ‘Manttalingo alaba’ poema liburua kaleratu du](https://img.youtube.com/vi/vRQ-Jd1-S4M/mqdefault.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute](https://img.youtube.com/vi/SogzazHcNDA/mqdefault.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![La Furiak eta ØDEIk ‘Erro’ kanta eta bideoklipa kaleratu dute](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/uploads/2024/03/gjhg-1024x578.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/uploads/2024/03/8e12dc40-2cc8-5951-3750-4b78191bdf7c-1024x738.png)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte](https://img.youtube.com/vi/l3IFQtehUrc/mqdefault.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)
![Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du](https://img.youtube.com/vi/6YIa44OQBu8/mqdefault.jpg)
![](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/q_glossy,ret_img/https://kultursharea.eus/wp-content/plugins/all-in-one-video-gallery/public/assets/images/play.png)