Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du ‘Tapakia’ izenburupean

Tapakia (Erein) hitzik gabeko liburua da eta baita besteenganako errespetuaren metafora bat ere. Gaur aurkeztu du lana Donostian erein argitaletxearen eskutik

Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du Tapakia (Erein) izenburupean, aurretik Klak (Elkar, 2022) kaleratu zuen amezketarrak eta lan horretan ere, oraingoarekin egin duen bezala, berak sortu zituen ilustrazioak eta gidoia.

Tapakia hitzik gabeko album ilustratua da eta baita besteenganako errespetuaren metafora bat ere. Protagonista aurreiritziz josita bizi den sagu petral bat da. Bere tapaki zuri-zuria puskatu izana leporatu die bizilagun kanpotarraren seme-alabei. Ondoren gertatzen dena irakurleak deskubritzea eta norberak interpretatzea nahi du Gurrutxagak. Izan ere, liburuak geruza desberdinez ahalbidetzen du irakurketa, “geruzaka deskubritzen joateko gauza bat bilatzen nuen, irakurleak erabaki dezan non gelditu, zein pertsonaietan…”, azaldu du egileak.

Istorioa Arrate Rodriguez ilustratzailearekin Mexikora egin zuen bidai batean sortu zela kontatu du Gurrutxagak. Bertan zegoela, argi zuen mantel bat eta oherako tapaki bat erosi behar zituela. Hura Oaxacan topatu zuen. Orduan, nolako zortea zuen pentsatu zuen, “nire etxea tapaki honekin apainduko dut, kolorez beteko dut nire etxea eta bidaia gogoraraziko dit pentsatzen hasi nintzen”, horrela hasi zitzaion orain eskuartean dugun lana ontzeko ideia.

Ibilbide oparoa

Gurrutxagak Klak eta Tapakia sortzeaz gain, Alaine Agirre, Itziar Zubizarreta, Inazio Mujika, Joseba Sarrionandia, Mariasun Landa edota Leire Bilbao idazleek idatzitako liburuak ere ilustratu ditu. Gainera, hainbat sari irabazi ditu, horien artean daude 2014ko Euskadi Saria Habiak komikiagatik, edota Lazarillo Album Ilustratu Saria Alaine Agirrerekin batera sortutako Martin lanagatik.

You may also like

Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]
Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsciren ‘Kartzelako gutunak’ liburua euskaratu du
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak [...]
Eñaut Elorrietak ‘Inesa Gaxen’ kantuaren moldaketa egin du Uxue Alberdirekin batera kantatuz
Posted on 2021-12-15 by KulturSharea
2019an Eñaut Elorrieta musikariak abiatu zuen Irteera Argiak biraren [...]

Page 19 of 59

Zabaldu: