Seiurte taldeak ‘Cabo Cañaveral’ diskoak dakarren ‘Neoizko kaleetan’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Posted on 2023-03-17 by KulturSharea

Abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute.

Seiurte taldeak Cabo Cañaveral estudioko zazpigarren eta azken diskoak dakarren Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa, eta argi islatzen du Berrizko taldeak bilatu nahi izan duena: “hasieratik lortu nahi genuen Blade Runner giroa, baina bagenekien ez zela erraza izango. Azkenean, Alain Martinezek erronkari eutsi eta bilatzen genuena eskaini zigun. Lan itzela egin du, ikaragarria”, adierazi dute. Alainek Hendaian duen estudioan eta taldearen herrian, Berrizen, grabatuta dago bideoklipa. Cabo Cañaveral diskoaren hirugarren abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute. Musikari dagokionez, soinu elektroniko baxuak sartu dituzte riffean, sintetizadoreak errepiketan eta efektuak ahotsean.Cabo Cañaveral taldearen estudioko zazpigarren lana da, indie-rock estiloko zortzi abesti biltzen dituena. Gaztain estudioetan grabatuta dago Eñaut Gaztañagaren eskutik, eta soinu garaikidez jantzitako abesti indartsuak dira.

You may also like

Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du
Posted on 2025-10-09 by KulturSharea
Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu [...]
Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du
Posted on 2025-10-09 by KulturSharea
25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa [...]
1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritikak liburu batean bildurik
Posted on 2025-09-25 by KulturSharea
Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, [...]
Iñaki Dorronsorok umoretik idatzitako nobela beltza plazaratu du ‘Azpijokoa Azpiazun’ izenburupean
Posted on 2025-07-07 by KulturSharea
Idazleak estreinako liburua du Azpijokoa Azpiazun (Erein). Lapurretak, [...]
12360

Page 1 of 60

Zabaldu: