‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa ikusgai da Iruñeko Kondestablearen jauregian maiatzaren 24ra arte

Posted on 2026-05-04 by KulturSharea

Jose Luis Zumeta, Oaia Perurena edota Begoña Zuberoren obrak ikus daitezke, besteak beste.

Artea Oinez erakusketak Iruñeko kondestablearen jauregiko paretak kolorez bete ditu aurten ere. Erentzun eta San Fermin Ikastola dira aurtengo Nafarroa Oinezeko antolatzaileak eta, beraz, 29. urteurrena betetzen duen erakusketa hau antolatzeko ardura izan dute.
Antolatzaileen esanetan, “Artea Oinez ez da soilik arte erakusketa bat, hezkuntza-proiektu bizia ere bada. Ikasleek sormenaren, adierazpen artistikoaren eta kultur transmisioaren balioa gertutik ezagutzeko aukera izaten dute, eta aldi berean, gizarte osoari zuzendutako kultur eskaintza paregabea bihurtzen da. Ikastolek hezkuntza formaletik harago egiten duten lanaren isla da, artea eta pedagogia uztartuz eta komunitateari balio erantsia eskainiz”.
Erakusketan teknika hauetan egindako lanak daude ikusgai, besteak beste: akrilikoa, akuarela, tenplea, olioa eta teknika mistoak, mihisea, taula eta paper gainean. Brontzez, zurez, aluminioz, altzairuz, kobrez, metakrilatoz eta beiraz egindako eskulturak ere badaude, eta serigrafiaz edo tinta pigmentatuez egindako lan-grafikoak, argazkiak, collageak, teknika mistoan egindako lanak eta bideo-sorkuntzak.

Obra gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, baina haien artean badira figuratiboa, espresionista, kontzeptuala eta hiperrealista ere. Artelan guztiak bi aretoetan daude ikusgai, astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Celia Eslava Sotes eta Concha Cilveti Echeverria
Artea Oinez erakusketak instalazioaren eta zeramika artistikoaren esparruan espezializatutako bi emakume sortzaile hauei omenaldia egin die: Celia Eslava (Iruñea, 1955) eta Concha Cilveti (Iruñea, 1942).

Erakusketarako parte hartu duten artistak:

• Agirre, Xabier
• Aitzkoa, Elena
• Aizkorbe, Faustino
• Aldasoro, Maider
• Alfaro, Greta
• Alfaro, Lorea
• Anda, Jose Ramon
• Aranberri, Ibon
• Arrazola, Txaro
• Badiola, Txomin
• Balda, Javier
• Barber, Maddi
• Barkate, Nadia
• Baroja Collet
• Bernad, Clemente
• Burge, Leo
• Canovas, Carlos
• Cardarelli, Jorge
• Cilveti, Concha
• Crespo, June
• Dacosta, Josette
• De Pedro, Bingen
• De Zerio, Xabier
• Del Castillo, Naia
• Diez de Ulzurrun, Fermin
• Doiz, Miren
• Eslava, Celia
• Euba, Andoni
• Euba, Jon Mikel
• Ferran, Leopoldo
• Fontalba, Txaro
• Fullaondo, Usoa
• Garmendia, Iñaki
• Garraza, Angel
• Garraza, Kepa
• Goikoetxea, Asun
• Grijalvo, Patrik
• Herrero, Mari Puri
• Ibarrondo, Reyes
• Ipiña, Zaloa
• Irazu, Pello
• Irijalba, Carlos
• Iruretagoiena, Oier
• Jimenez Landa, Fermin
• Lazkano, Jesus Mari
• Lertxundi, Mikel
• Mendiburu, Remigio
• Mieg, Juan
• Molinet, Amaia
• Monton, Idoia
• Moreno, Angela
• Moreno, Hasier
• Morras, Xabier
• Muniategiandikoetxea, Manu
• Okariz, Itziar
• Okiñena, Mikel
• Ortiz, Eugenio
• Pagola, Fernando
• Pan, Damaris
• Peruarena, Oaia
• Prego, Sergio
• Revuelta, Mabi
• Riaño, Ana
• Rico, Koko
• Rodriguez Caballero, David
• Sabate, Teresa
• Sadaba, Ixone
• Salazar, Dora
• Sistiaga, Jose Antonio
• Suarez, Natalia
• Suberviola, Amaia
• Sueskun, Mertxe
• Talayero, Susana
• Urrutia, Alain
• Vieites, Azucena
• Zubero, Begoña
• Zumeta, Jose Luis

Erakusketa maiatzaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Iruñeko Kondestablearen Jauregian, eta ondoren Vianako Kultur Etxean izango da ikusgai.

You may also like

‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’
Posted on 2021-07-15 by KulturSharea
Erakusketa bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako [...]
LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian
Posted on 2021-04-22 by KulturSharea
Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko [...]
‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa Iruñeko Kondestablen ikusgai
Posted on 2021-04-13 by KulturSharea
Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus [...]
‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan
Posted on 2021-03-17 by KulturSharea
Maiatzaren 12ra arte egongo da bisitatzeko aukera Mistoen Pabiloian. [...]
‘Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza’ erakusketa
Posted on 2021-03-15 by KulturSharea
Endika Basaguren artistaren proiektu hau instalazio bakarra osatzen [...]
Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai
Posted on 2021-03-04 by KulturSharea
Erakusketa datorren maiatzaren 9ra arte bisitatu ahal izango da [...]
Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai
Posted on 2021-02-04 by KulturSharea
Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Okendo Kultur [...]
‘Alegiazko izakiak’ Donostiako Okendo Kultur Etxean
Posted on 2020-10-23 by KulturSharea
Maskarak, sorginak, deabruak, pertsonaia fantastiko tradizionalak eta [...]
Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketa Tabakaleran
Posted on 2020-09-25 by KulturSharea
Urriaren 12ra arte bisitatu ahal izango da Tabakalerako Kutxa Kultur [...]

Page 3 of 4

Zabaldu: