Epikuroren ‘Zoriontasunaren defentsan’ liburuaren bertsio berria aurkeztu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak

Posted on 2023-04-11 by KulturSharea

Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die.

28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek berak eta Jonathan Lavillak Katakrak argitaletxeren eskutik. Donostian egin dute aurkezpena eta bertan azaldu dutenez, bertsio honen berritasun nagusiak dira Pierre Hadoten hitzaurrea eta bi itzultzaileek idatzitako sarrera eta itzulitako testuei gehitu dizkieten 60 oin-ohar inguru. Lavillak azaldu duenez, “horien guztien helburua izango litzateke Epikuroren pentsamendua eta bereziki pentsamendu etikoa irakurleari hurbiltzea”.

Bertsio berriak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen diela adierazi du Lavillak eta Hadoten planteamenduarekin ondo uztartzen dela nabarmendu du, izan ere, nola bizi galderari erantzuten dio. “Epikuroren garaia ziurgabetasun politikoaren garaia da, zeinetan hiritarrek askotan ez dakite zer espero daitekeen etorkizunaren inguruan eta Epikurok testuinguru horretan hainbat pista edo gogoeta eskaintzen ditu hiritarra ongi bizi dadin eta ahalik eta autarkikoen izate aldera.

Epikuro antzinako greziako filosofo nagusietako bat izan zen. Guraso pobreak izan zituen, Samos sorterrian ikasi zuen eta bere ikasketekin beste hiri batzuetan jarraitu zuen hogeita hamabost urterekin Atenasen finkatu zen arte. Hiriaren aldirietan lursail bat erosi eta bere eskola sortu zuen: Lorategia. 72 urterekin hil zen eta 40 tratatutik gora idatzi zituen arren, hiru gutun eta testu labur batzuk soilik iritsi zaizkigu.

You may also like

Ensemble 0 taldeak ‘Pozgarria da’ kanta eta bideoklipa aukeztu ditu
Posted on 2021-11-09 by KulturSharea
Ensemble 0 taldearekin musika garaikideak beste zentzu bat hartzen du. [...]
Olatz Salvadorrek ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-11-02 by KulturSharea
Rozalen musikaria du alboan Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador [...]
Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak
Posted on 2021-10-21 by KulturSharea
Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du [...]
Zea Mays taldeak ‘Kemena’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-09-24 by KulturSharea
Izen bereko EP-a kaleratu du talde bilborratak, 'Inondik Inora' [...]
Nøgen taldeak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 1ean, Bilbon
Posted on 2021-09-23 by KulturSharea
Urriaren 1ean Nøgen taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du Bilbao [...]

Page 19 of 57

Zabaldu: