Maialen Berasategik bakardadearen erromantizazioa landu du ‘Erreplika’ lehen nobelan

Posted on 2026-10-28 by KulturSharea

Eleberriak idazlegai gazte baten eta hark miresten duen idazle eskarmentatu baten arteko topaketa du abiapuntu.

Maialen Berasategi Catalanek Erreplika bere lehen nobela argitaratu du, Susa argitaletxearen eskutik. 1990eko hamarkadan girotutako istorioaren protagonistak Mara Meleiro ikasle gaztea eta Maria M. Muller idazle beteranoa dira. Meleirok sakon miresten duen idazlea itsasertzeko etxe apartatu batean bizi da, maitale ohiak gogoan, zakurra paseatzen eta lorategia zaintzen.

Meleirok idazle izan nahi du, eta ikasle-egoitza batean bizi da, diru gutxirekin eta grina handiz. Mullerrek, berriz, iraganeko amorrua eta musak galdu ditu. Meleiroren begietara, bakardadearen jainkosa da. Bi pertsonaien arteko topaketatik abiatuta, bizitzaren eta kontakizunaren arteko traizioa jorratu du Berasategik.

KulturShareari eskainitako elkarrizketan, idazleak azaldu du Erreplika izenburuak hainbat esanahi dituela. Maisuaren eta ikaslearen arteko harremanaz gain, errepliken arteko desberdintasunak ere aipatu ditu. Berasategiren esanetan, erreplikak ez dira inoiz perfektuak, eta desberdintasun horiei batzuetan akats esaten zaie, eta beste batzuetan, jenialtasun. Erreplika hitzak argudio bati emandako erantzuna ere esan nahi du.

Bakardadeak ere leku nabarmena du eleberrian. Egileak azaldu duenez, bakardadearen erromantizazioari buruzko hausnarketak ageri dira liburuan, gaur egungo gizartean indibidualismoa eta nartzisismoa elikatzen dituzten joerekin lotuta.

Bestalde, Berasategik adierazi du pertsonaiak ez direla guztiz berriak, irakurleari ezagunak egingo zaizkiola ziurrenik. Pertsonaia horien alderdi batzuk ezkutatu eta beste batzuk agerian uzteko jolasa egin duela azaldu du.

You may also like

‘Termita’ eleberria, ahots deseroso, aske eta errebelde bat
Posted on 2026-07-02 by KulturSharea
2025eko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Termita eleberriak [...]
Nerea Baldak zaintzaren argi-ilunak ekarri ditu ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberrira
Posted on 2026-06-09 by KulturSharea
Musikak, literaturak eta zaintzaren inguruko gogoetek harilkatzen dute [...]
Ingalaterrako lehen saioen ondoren, Zea Maysek Bilbon jarraitu du disko berria prestatzen
Posted on 2026-05-13 by KulturSharea
Taldeak Bilboko ETEN Espazio Sonoron egin ditu bere hurrengo lanari [...]
Ane Zubeldiak sei ipuinez osatutako ‘Datorren udan ez gara hemen biziko’ bilduma kaleratu du
Posted on 2026-05-07 by KulturSharea
Ane Zubeldiak 2024ko Igartza bekari esker ondu du Datorren udan ez [...]
Bortizkeria jasan duen emakumeari buruzko eleberria kaleratu du Idoia Frailek
Posted on 2026-04-29 by KulturSharea
Errenteriako idazlearen lehen eleberria da Arranoaren luma eta XIX. [...]
Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako ‘Olibondoaren herria’ liburuan
Posted on 2026-04-29 by KulturSharea
Helburua gatazka ulertzeko tresnak eskaintzea izan da: [...]
Urtzi Urkizuk gaur egungo streaming ekosistemaren argazki panoramikoa egin du ‘Streaming aroa’ saiakeran
Posted on 2026-03-12 by KulturSharea
Kontsumo arduratsuago, kritikoago eta kontzienteago baten aldeko [...]

Page 2 of 63

Zabaldu: