Xiberoots taldeak sortu du Herri Urrats 2021 Baga Biga Boga izeneko kantua Delirium Tremens taldeko Andoni Basterretxearen partehartzearekin. Ipar Euskal Herriko ikastolen festa maiatzaren 9an egingo dute eta bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzungo dio.
Seaskak lau kolegio ditu gaur egun. Iazko udaberrian bukatu zituzten Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa berritzeko lanak, 2013an handitu zuten Kanboko Xalbador kolegio historikoa, eta 2017an ireki zuten Estitxu Robles Arangiz kolegioa Baionan. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa da laugarrena. 300 ikaslerentzat pentsatua da, baina 329 ditu gaur egun, eta ondoko urteetan handitzen joango dela aurreikusten dute. Toki berean ezin denez handitu, bosgarren kolegio bat behar dute. Bi eremutan ari dira proiektua lantzen: Azkaine eta Senpere inguruan, eta Lapurdi barnealdean, Hazparneko eskualdean.
You may also like


Posted on 2023-01-31 by KulturSharea


Posted on 2023-01-25 by KulturSharea
Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez [...]


Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere [...]


Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, [...]


Posted on 2022-12-20 by KulturSharea


Posted on 2022-12-20 by KulturSharea
Kantu honek garenari buruz hausnartzen du, Jon Maiaren begirada [...]


Posted on 2022-12-10 by KulturSharea